Emankorra izaten ari da Etxerat elkarteak Bruselara eginiko bidaia. Atzokoan adibidez, hainbat alderditako hamar europarlamentarik sakabanaketaren ondorioak ezagutu zituzten euskal presoen senide eta lagunen elkarteko ordezkarien eskutik eta gaur, beste hainbeste egiteko asmoa dute Etxerat-ekoek. Guk, goizean, Urtzi Errazkin Etxerat elkarteko ordezkaria elkarrizketatu dugu Kalegorrian saioan eta Bruselara eginiko bidaiakarekin “oso pozik” daudela esan digu.