Zer nolako ater birakariak daude Euskal Herrian? Zergatik ez du EAJak ustezko ustelkeria auziak ikertu nahi? Kutxabank, Mikel Cabieces eta Mario Fernandezekin gertatutakoak ateak zabalik utzi ditu. Auzolotsa, hori da Fito Rodrigezek sentitzen duena. Aristotelesek zioen moduan “zekenek dirua metatzen dute betirako bizirik iraungo dutelakoan”. Ez da horrelakorik gertatuko baina, Rodrigezen ustez, politikari zikoitzentzat beldur garaiak datoz.