Herritarren Segurtasunerako Legea edo “Mozal Legea” behin betiko onartua izateko bidean jarri du gobernu espainiarrak. Nazio Batuen Erakundeak berak erreforma bertan behera uzteko eskatu dio PPren gobernuari, besteak beste, manifestazio eta adierazpen eta informazio askatasuna kolokan jarri eta kriminalizatzen dituelako. Lege hau martxan jartzeko arrazoiak, legeak ekar ditzaken ondorioak (dagoeneko praktikan ikusten ari garenak) eta legea geratzeko dauden gaitasunak aztertu ditugu tertulian Oihana Etxebarrieta kazetari eta Bilgune Feministako kidearekin eta Axier Lopez Argiako kazetariarekin.