Arrikrutz-Oñatiko kobak, Ekainberrik, Isturitz-Oxozelhaya kobak, Mendukiloko kobak, Pozalaguako kobak, Sarako Leizeak, Sorginen Kobak (Zugarramurdi) eta Urdazubiko leizeak osatzen dute 2008an sortutako “Lurpea” elkartea eta elkarte honek urtero Koben Eguna ospatzen du. Aurtengoa, martxoaren 15ean izango da, nahiz eta, Oñatiko Arrikrutz Kobako arduradunek ospakizunak astebete aurreratzea erabai duten. Zehazki, igande honetan bertso saio berezia antolatu dute Arrikrutzeko kobazulo barruan. Horretaz guztiaz solastu dugu gaur Urko Egaña Calderón, Oñatiko Turismo Bulegoko langilearekin.