Kurdistanen hasiko da aurten Emakumeen Mundu Martxako IV. Nazioarteko Ekintzako Europako bira, martxoaren 8an eta bertan da dagoeneko, martxan parte hartzeko, Euskal Herriko mugimendu feministako ordezkaritza bat. Guk haietako batekin, Leire Ibargurenekin solastu dugu Kalegorrian saioan eta bidaiari helburuak eta asmoak zeintzuk diren kontatu dizkigu. Zortzi hilabetez karabana feministak Europa zeharkatu ostean, urrian amaituko da Portugalen. Euskal Herritik irailaren 28tik urriaren 4era pasako da, eta ekintza andana egingo dute “Gure gorputzak, gure territorioak. Martxan jarraituko dugu denok aske izan arte!” lelopean.