la foto“Zerrauts ogia: gosearen grebak” dokumenatalak frankismo garaian kokatzen gaitu, 1947-51 urteen artean. 36ko estatu kolpearen eta osteko gerraren ondorioz gosea eta urritasuna nagusi ziren Francoren diktaduran. Baina langile klaseak duintasuna mantendu zuen haien bizi baldintzen eta askatasunaren alde borrokatuz. Protestak ugaritzen hasi ziren eta ondoren lehertuko ziren grebak eta greba hauen atarian bereziki emakume askok egindako protestak merkatuetan edo okindegi atarietan. Patxi Egilaz zuzendariarekin hitz egin dugu dokumentala Donostian aurkeztu aitzin.