Dagoeneko 300dik gora kazetarik sinatu du “Kazetaritza ez da delitua” manifestua Topatu.info agerkari digitaleko Iraitz Salegi kazetariari elkartasua adierazi eta “Mozal Legea” arbuiatzeko. 2013an, Gazte Danbadaren ekitaldi politikoaren berri eman zuen Topatu.info-ko kazetariak. Horregatik, “terrorismoa goratu” izana egotzita epaituko du maiatzean Espainiako Auzitegi Nazionalak. Gaur berarekin solasteko aukera izan dugu eta, besteak beste, hauxe esan digu Salegik: “Kasu honetan nire etxeko atea jo du otsoak. Bihar, beste edonorena izan daiteke”.