Gure historiaren ikur bilakatu den Amaiurko gaztelura begira jarrita hasi dugu gaur tertulia Markel Ormazabal Aztikerreko soziologoarekin eta eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. 1522an Gaztelako armadak suntsitutako gaztelua berreskuratu dute hamar urteko indusketa lanen ostean eta asteburuan omenaldia jaso dute herritarrek zein Aranzadi Zientzia elkarteko kideek “Harritik herrira” egindako ekitaldian. Memoria eta garapenaren uztarketaz, Amaiur bezelako erreferenteek iruditegi kolektiboan duten garrantziaz, berreskurapena publiko zabalari ireki izanaz edota kohesioaz hausnarketa egin dugu. Amaieran, Donostia 2016 ekimenari begira ere jarri gara.