Sindikalgintzaz aritu da gaur Josu Txapartegi Talaiatik honetan, LAB sindikatuak antolatutako “birpentsatzen”  jardunaldien harira. Galderak bat bestearen atzetik heldu zaizkio Josuri:  Nola doa sindikalgintza? Zertarako afiliatzen gara? Gizarte berdinzale baten alde edo norbere interes pertsonalak babesteko? kooperatibei bai? ala ez? Posible al da klaserik gabeko gizarte bat?
Nork hartu beharko ditu ekonomika alorreko erabakiak?