“Dena erabaki, dena aldatzeko” leloa hartuta mobilizazioak deitu dituzte larunbat honetan Bilbon eta Iruñean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutuna bultzatu eta egin duten ehundik gora eragile sozial eta sindikalek. Bertan parte hartu duten sei eragiletako lagunekin hitz egin dugu eta gutunaren garrantziaz, bakoitzak bere borroka eremutik egindako ekarpenaz eta aurrera begirako urratsez galdetu diegu. EHNE sindikatuko Unzalu Salterainekin, Askapenako Walter Wandelinekin, Bilgune Feministako Amaia Zufiarekin, Kitzikaneko Ibai Fresnedorekin, Nafarroako Osasunaren plataformako Iñaki Morenorekin eta “Mujeres del Mundo” taldeko Txefi Roco Sanfiliporekin hitz egin dugu.