Lorea Agirre Euskalgintzaz eta feminismoaz ariko dira gaur arratsaldean Zarauzko Putzuzulo gaztetxean Onintza Irureta, Idurre Eskisabel eta Lorea Agirre. Azken honekin gerturatu gara gaira. Emakumeen eta euskal hiztunen aurkako zapalkuntzak antzekotasun ugari dituztela uste du Agirrek eta, batik bat, feminismoa euskalgintzari baliogarri izan dakiokela. Ostegunean abiatuko den Korrika ekimenerako “Euskahaldun” leloa hautatu izanak feminismoaren ekarpena erakusten duela uste du. Bi borroken uztarketaz aritu gara Jakin aldizkariko zuzendari eta Mondragon unibetsitateko irakaslearekin.