Hainbat hezkuntza erreforma salatzeko herri unibertsitateak egiten ari dira egunonta EHUko kanpusetan. Guk zehazki Leioakora jo dugu eta Ikasle Abertzaleak taldeko Gaizka Azketarekin hitz egin dugu. Berak eman dizkigu Herri Unibertsitateak antolatzearen arrazoiak. Ondoren berriz, 3+2 unibertsitate erreforma aztertu dugu atzerrian ikasten ari diren ikasleekin, izan ere, Estatu espainiarrean orain aplikatu nahi badute ere Europako herrialde gehienetan martxan da aipatu erreforma. Euren esperientzia azaldu eta iritzia eman digute Martin Mendizabalek (Alemania), Unai Albisuk (Suedia) eta Onintza Balberdek (Italia).