Donostia 2016 Fundazioaren patronatuko kide izan arren, Espainiako Kultura Ministerioak auzitara eraman du patronatu horrek berak kultur hiriburutzaren urtean hizkuntza gutxituen inguruko goi bilera bat antolatzeko Kontseiluarekin sinatutako hitzarmena. Afera horren harira elkarrizketatu dugu gaur Juan Karlos Izagirre, Donostiako alkatea. Izagirreren hitzetan «Kultura Ministerioa Donostia 2016ri erasotzen ari zaio». Polemika horretaz haratago, Kultur Hiriburutzari buruz ere galdetu diogu alkateari eta berak gidaturiko Donostiako Udalak proiektuari eman nahi dion izaerari buruz. Juan Karlos Izagirreren hitzetan “bultzatzen dugun Kultur Hiributza baloreetan oinarritzen da, ez hainbeste ikuskizun erraldoietan”.