HUHEZI Mondragon unibertsitateak Euskal Kulturaren Transmisioaren aditu titulua eskuratzeko ikas saioak antolatzen ditu. Bertako komunikazio lanetan aritzen den Beñat Zamalloa Akizuk ikasketetan lantzen dituzten gaiak eta eztabaidak ekartzen dizkigu hamabostean behin. Gaurkoan, Eider Rodriguez idazlearen gogoetak ekarri dizkigu: euskaldun eta espainiar nortasun erdibituaz, idaztean dituen mugez, gazteen neutraltasunaz, grinaren galeraz eta idazleen taldetasunik ezaz.