Gaurkoan Associazione Culturale Euskara-Eromako Euskal Etxea [Italia] ezagutu dugu Kalegorrian saioan. Horretarako, Alex Mendizabal, aipatu Euskal Etxeko zuzendari ohia elkarrizketatu dugu [Viviana Tomassetti feminista militantea da orain zuzendaria]. 2002. urtean Euskal Etxea sortu zutenetik egin dituztenak errepasatu ditugu berarekin eta bidez batez, Euskal Herriko instituzioen “axolagabekeria” salatu du Mendizabalek. Bere hitzetan “Etxepare Institutua txikizio ikaragarria egiten ari da atzerrian”.