Aste honetan poesia eta kartzela uztartuko ditugu, martxoaren 21ean, Nazioarteko Poesiaren Eguna dela eta ekarri dugu gurera gai hau. Euskal Preso Politikoek kartzelan idatzitako poesia oso oparoa da. Horren erakusle entzun ahal izango dituzun hiru elkarrizketak! Gonbidatuak Maritxu Uzkudun, Mikel Etxaburu eta Jose luis Otamendi izango dira. Joseba Sarrionandiaren lanak ere gogoratuko ditugu. Guztia beti bezala, gaiarekin lotuta dagoen musikaz lagunduta.