Bizi itxaropena gero eta altuagoa da gurean eta jubilatuta dauden herritarren prestakuntza eta osasuna ere gero eta hobea. Horregatik, gero eta gehigo dira zahartzaroa modu aktiboan igaro nahi dutenak eta ez bakardadean eta subjetu pasibo bezala. Egungo zahar egoitzen ereduak hasetzen ez dituela eta alternatiba berriak sortzen ari dira, horietako bat da cohousing deiturikoa, Euskal Herrian ere baduguna. Mikeldi Diez Sakanako langabetuen asanbladako lagunarekin eta Amaia Ereñaga Zazpika aldizkariko kazetariarekin landu dugu gaia tertulian.