Kantonamendu bozen lehen itzulia ospatu zen atzo ipar Euskal Herrian eta EH Bai koalizioak emaitza ikusgarriak lortu zituen. Koalizio abertzalea bost kantonamenduetan izango da bigarren itzulian. Lortutako emaitzen lehen balorazioa egin du Kalegorrian saioan Xabi Larralde EH Bai-ko hautagaiak. Bere hitzetan “geroz eta gehiago, EH Bai ezkerreko alternatiba sinesgarria bihurtzen ari da ipar Euskal Herrian”.