Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Gasteizen da gaur Terrorismoaren Biktimen Memorialaren lehen harria jartzeko ekitaldian. Ppren ekimen berri honek ETAren biktimak soilik hartzen ditu kontutan eta Frankismo garaikoak, gerra zikinarenak edota poliziarenak baztertzen ditu. Horregatik, Memoria Historikoaren aldeko eragile desberdinek elkarretaratzea egin dute gaur, Rajoyren bista probestuz, Espainiako Gobernuak biktima batzuk “diskriminatu” egiten dituela salatzeko. Guk, protesta hasi baino zetxobait lehenago, Josu Ibargutxi Frankismoaren Aurkako Kereilaren Euskal Plataformako bozeramalearekin hitz egin dugu.