Korrika Bizkaian barna dabil gaur. Arratsaldeko 19:00ak aldera iritsiko da Santurtzira. Bertako Mamariaga auzokoa den Iñaki Casaresekin hitz egin dugu. Soldaduskatik bueltan 20 urterekin ikasi zuen euskara, AEK-ko irakasle ere izan da urtetan eta gaur egun Udal Euskaltegiko sarreran egiten du lan.