Joan den larunbatean jokatu zen Arabako Bertsolari txapelketako finala eta Manex Agirrek jantzi zuen txapela bigarren aldiz. Finaleko azken txanpan, sei puntuko motzean hartu zuen abaila eta bertso ederrak utzi zituen. Tartean Korrikari eta bertako kantuen erritmo geldoari ere egin zion erreferentzia, Ruper Ordorika eta Mikel Laboak 2003ko ediziorako egindako kantua ahotan hartuta. Korrikak sortzen dituzen emozioak nabarmendu dizkigu.