Bi Nafarroak bat egin ditugu gaurkoan. Nafarroako erriberatik Nafarroa Beherara jo dugu eta Yvette Falxarekin hitz egin. Biarnon jaio zen bera eta egun Ainhize-Monjelosen bizi da. 25 urterekin Euskal Herrira etorri zen, euskara ikasi eta AEKan irakasle bezala aritu izan da.