Asteartean atxilotu zituen Guardia Zibilak Nagore Lopez de Luzuriaga eta Izaskun Abaigar Etxerateko kideak eta Fernando Arburua eta Oihana Barrios Jaiki Hadi elkartekoak. Espainiako Entzutegi Nazionalean Eloy Velasko epailearen aurretik igaro ostean aske geratu dira 15.000 euroko bermea ordainduta. Fernando Arburuarekin izan gara Entzutegitik atera berritan.