Alpeetako hegazkinaren istripua gertatu berritan eta kaxa beltzak agertu bezala berehala etorri da agintarien ondorioa, kopilotuak propio erorarazi zuen hegazkina. Erantzun hain azkarraren zergatiaz, giza faktoreaz, hegazkinen gero eta erabilera handiagoaz eta komunikabideek istripuaz emandako informazioaz gogoeta egin dugu tertulian Ariane Kamio Garako kazetariarein eta Ana Eizagirre EHUko irakaslearekin.