asier erramuzpeAsier Erramuzpe informatika ingeniaria izan dugu UEUko Aditu Duzu? saioan  gonbidatua. Ingeniaritza Teknikoa eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi zuen eta ondoren, Ingeniaritza Biomedikoan trebatu. 2014an urtean Gurutzeta Ospitaleko BioCruces Zientzia eta Osasunerako Ikerkuntza Institutuan hasi zen lanean eta metodo aurreratuen ikerkuntzan dabil, hainbat gaixotasunen kuantifikazioa helburu eta epilepsian bereziki. Horretaz gain, albiste laburrak eta sarekoak ere izango ditugu saio honetan.