Donostiako Bulebarrean 8 orduko elkarretaratzea hasiko dute eguerdian Jon Anzaren senide eta lagunek deituta.  Hitzordua bikoitza da, Donostian, bata, Parisen bestea. Izan ere, Jon Anzaren auzian Estatu frantziarrak izandako arduraz epaiketa egingo dute gaur Parisen. Ingurumari honetan elkarrizketatu ditugu Maritxu Paulus Basurko, familaren abokatua eta Maixo Pascassio, Jon Anzaren bikotea.