Euskal antzerkigintzaren zentro bilakatu da egunotan Aulesti herria, Artedrama topaketak egiten ari baitira. Orain hamar urte antolatu zituzten lehen topaketak eta ordutik hona hitzordu ezinbestekoa bihurtu da euskal antzerkigintzaren jiran dabiltzanentzako. Antzerkigintza eta dantza tailerrak antolatzen dituzte goizetik arratsaldera ikasleentzat, eta antzerki emanaldiak gauetan hara biltzen den edonorentzat. Ander Lipus arduradunak eman dizkigu xehetasunak.