Krisiarekin du zer ikusirik Josu Txapartegik helarazi digun gogoeta. Azken egun opor horietan, azaletik, jende ainitz zebilen ostatuetan, karriketan, oparotasun irudia hain zuzen ere. Baina ispiluaren beste aldean, urte osoan jakin dugu familiako batek lana galdu duela, beste bat ezin aurkituz, lantegi bat itxi egin dela, Caritasera jende gehiago joaiten dela…egoera larria zinez. Baina egoera horien aurrean zer egin?