la fotoEuskal dantza tradizionalen inguruan Ibai Fresnedok egindako gogoeta eta proposamenetik tiraka elkartu ditugu mahaiaren bueltan Fresnedo bera (Kukuka eskolako kide eta sexu hezitzailea), Gari Otamendi (dantzan.eus-ko kidea) eta Eneko Gil (Kukai taldekoa). Euskal dantzek gaur egun gizon eta emakume rol tradizionala erreproduzitzen dutela argudiatuta, besteak beste, euskal dantza talde queer bat sortzeko proposamena egin du Fresnedok. Euskal dantzen egungo ereduaz, genero eta identitate anitzek duten presentziaz eta dantzaren izaera politiko eta funtzioez gogoeta egin dugu.