Gero eta datu objetibo gehiago daude azpiegitura erraldoi hau zalantzan jartzen dutenak, Frantziako azken inkesta publikoa edota errentagarritasun ekonomikoaz Europatik iritsi berria, besteak beste. Hala ere, obrek aurrera jarraitzen dute, eragindako kaltea handia da eta hau guztia salatzeko mobilizazioak deituta daude egunotan gurean. AHTa geratzeko arrazoiez eta azpiegituraren aurkako mugimendu sozialaz gogoeta egin dugu tertulian Sonia Gonzalez LAB sindikatuko kidearekin eta Eneritz Otamendi baserritarrarekin.