Azkenaldian Txantrean ezagutzera eraman diren kaleratze arrisku kasuen harira, etxebizitza eskubidearen aldeko jai eguna ospatu zuten igandean. Jaia Uharte kalean burutu zen, bertan Nafarroako Gobernuarena den etxe batean bizi den gazteari alegazioak ukatu zaizkiolako eta desalojo prozesua hasi delako. Honetaz guztiaz, eta Txantreako gazte mugimenduak kudeatzen duen auzoko Emantzipazio Bulegoaz hitz egingo dugu goizean Irantzu Arellano-rekin.