Gaurko irratien tartean, Halabedi irratiko Jon Aranbururekin eta Esan Erran irratiko Lur Gilekin hitz egin dugu Gasteiz aldeko zein Ultzama eta Basaburuako kontuez. Ondoren, Espainian Eliza Katolikoak dituen pribilejioez hausnartu dugu tertulian Lander Arbelaitz eta Aitor Kaltzakortarekin. Elkarrizketa Josu Txueka historialari eta EHUko irakasleari egin dio Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Mieltxo Monfortek, Espainiako II. Errepublikak Hego Euskal Herrian izan zuen eraginaz. Koop57ko Liher Gonzalezek ‘Heldu den matxinada’ liburutik zazpigarren zirkulua nabarmendu digu eta zibilizazio berrien eraikuntzaz aritu da. Amaitzeko, Sarrikoko Enpresa Zientzien Fakultatean bihartik hilaren 23ra bitartean egingo dituzten II. Kontraekonomia jardunaldiez hitz egin digu Andoni Zulaikak.