Larunbatean Otxandioan “Euskaraz Bizi Eguna” ospatuko da EHEk antolatu eta «Euskararen alde egotetik euskararen alde egitera» lelopean. Egun horri begira jarri gaurkoan Kalegorrian saioan eta horretarako, Nestor Esteban eta Azaitz Gartzia elkarrizketatu ditugu, biak ere EHEko kideak. Otxandio txikia izanik arnasgune handi bat da euskararentzat oso herri euskalduna delako. Horregatik hautatu du EHEk Euskaraz Bizi Eguna bertan ospatzeko.