ETBra begira jarri gara lehenik ondoren erakundeei, alderdiei eta euskalgintzari begira jartzeko. Euskararen normalizazioan ETBk duen garrantzia, euskara lehentasun bezala hartzeko alderdi guztiek duten egin beharra edota euskalgintzak diskurtsoa berritzeko beharra dira tertulian atera diren ideietako batzuk. Ekhi Erremundegi EHKZ proiektuko kidearekin eta Gaizka Amondarain irakasle eta Hala Bediko lagunarekin hitz egin dugu.