Kalakan taldea Madonnarekin nazioarteko bira egin ostean eta bi urte igarota lan berria kaleratu du Kalakan taldeak, “Elementuak” izenekoa. Kantu tradizionalak eta berriak uztartzen dituen diskoa da. Nazioarteko birarekin jasotako ospea baliatuz asmo handiko diskoa grabatzea erabaki zuten 2013an baina azkenean presak alde batera utzi eta euren planteamendu musikalean erroetara itzuliz kaleratu dute orain lan berria. Taldeko hiru partaideekin, Xan Errotabehere, Thierry Biskari eta Jamixel Bereauk-ekin hitz egin dugu.