Aztoratu egin da Andoni, lagun batek zera esaterakoan “A ze potroak Alex Txikonenak, a ze marka”, eta hortik abiatu du bere gaurko  Talaiatik. Orokorrean, jendarteak miresten baitute mendian ezinezkoak diren erronka egiten dituztenak, enbidia edo? Miretsi eta enbidia. Urtikaria sortzen duten bi hitz dira Andonirentzat. Alex Txikon saiatu da, bikain gainera…baina hori egiteagatik miresmena? Miresmena, futbolariei eta politikariei? Eta zer gertatzen da justizia sozialaren alde bolondres lan egiten dutenekin? Horiei zer?