Amaiur koalizioak TTIP-aren aurkako mozioa aurkeztuko du gaur Madrileko diputatuen Kongresuan. Besteak beste, TTIP-ari buruzko Europa mailako erreferunduma egitea eskatuko du koalizio soberanistak eta gaur, mozioa aurkeztu aurretik, Maite Aristegi diputatuarekin hitz egiteko aukera izan dugu Kalegorrian saioan. Bera izango da Amaiur-en mozioa defendatzeaz arduratuko dena eta Kalegorrian saioan esan du “gure erabakitze gunea” askoz gehiago urrutiratuko dituela TTIP-ak.