Hala  diote askok sarritan. Baina, sormena transpirazionala da, hori ere badio Gari Otamendik Talaiatik honetan.Euskal dantza tradizionalak mami askorik ez duela uste izateko motiboetako bat da gaur egun dugun sorkuntzaren gaineko ikuspegi murriztua. Sorkuntzari buruz, klabe artistikoan bakarrik pentsatzeko joera handia dugu. Euskal dantza tradizionala osatzeko, egokitzeko, birsortzeko eta, azken unean, sortzeko material agorrezina daukagu europar herrialde askotan. Euskal Herrian galdutako zenbait elementu mantendu dituzte beste komunitate batzuk, baita alderantziz ere. Kanpoan tentuz aztertuz , gure elementu ugari berreskura ditzakegu, gure dantzak birsortzeko. Ez dugu ezagutzen eta menderatzen ez ditugun bestelako diziplinetan irtenbideak bilatzen hasi beharrik