Ipar Euskal  Herriko alderdi politiko eta eragile hainbatek gatazkaren konponbideari buruzko adostasuna lortu ondoren, bakearen aldarria Frantziara eraman nahi du Bake Bideak hainbat eragilerekin batera eta horretarako “Bakearen aldeko konferentzia humanitarioa” antolatu dute ekainaren 11n Parisen. Hitzordu honen garrantziaz eta gatazkaren ondorioen lanketak gurean duen presentziaz gogoeta egin dugu tertulian Eneritz Zabaleta Baionako unibertsitateko ikerlari eta bertsolariarekin.