Txertoen jiran hausnarketan jarri ditugu gaur tertulian Ariane Kamio Garako kazetaria eta Eneritz Otamendi baserritarra. Txertaketa sistematikoa eztabaidagai bihurtu da. Zenbait herrialdetan nahitaez txertatzearen aldeko ahotsak ugaritu dira eta beste batzuetan berriz, prebentzio sistema horrekin kritikoak direnak ugaritu. Nahikoa informazio ba al dute gurasoek? Nola da posible Ipar Euskal Herrian derrigorrezkoa izatea eta Hego Euskal Herrian ez? Ze interes daude atzean? Ze paper dute enpresa farmazeutikoek?