78 urte bete dira faxisten hegazkinek Gernika bonbardatu zutela. Urtero bezala, aurten ere hainbat ekitaldi egin dituzte herrian bertako udalak, herritarrek eta hainbat elkartek elkarlanean. Guk Gernika Gogoratuz elkarteko Alex Karraskosa, Gernika Batzordeko Sabin Ibazeta eta “Gernika garretan” herri antzerkia zuzendu duen Doro Zobaranekin hitz egin dugu. Memoria eta egia jakitearen garrantzia nabarmendu dute.