Hilabetean behin egiten dugun bezala herri kirolei tartea egin diegu Koldo Alduntzinek lagunduta. Azken asteetako gertakari nagusiak bildu ostean elkarrizketei zabaldu diegu leihoa; Juan Joxe Unanue “Goenatxo” harri jasotzailearekin eta segan buru belarri dabilen Mikel Berekoetxearekin hitz egin dugu. Datozen egunetako ekimen nagusiak ere aipatu dizkigu Alduntzinek.