Sexu harremanak izan ditugu hizketa gai gaur tertulian Danele Sarriugarte idazle eta itzultzailearekin eta Ekhiñe Atorrasagasti kazetariarekin. Lehenik eta behin, Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak berriki kaleratu duen “Sexo con alma y cuerpo” liburuari eta bere gogoetei begira jarri gara. Pornoa eta porno ereduak ere aipatu ditugu baita Gasteizen ireki nahi duten sexu aisialdirako aretoa ere, bikotekide trukaketarako eremua izan nahi duena, besteak beste.