Lan Osasunaren eta Segurtasunaren nazioarteko egunean “Errespetuaren Liburua” kaleratu du SATSE sindikatuak, erizainak biltzen dituen sindikatuak. Horrela, erizainek euren eguneroko lanean bai gaixoen zein hauen senideen partetik jasaten dituzten eraso eta jazarpenen berri eman nahi dute. Blog bat ere jarri dute martxan bertan testigantzak biltzen joateko. Osakidetzarekin kritiko agertu dira honek ez dielako garrantzirik ematen langileek pairatzen dituzten erasoei. Maribi Mollinero Gurutzeko hospitalean SATSEko delegatu denarekin hitz egin dugu.