la fotoUdaberri betean gaude eta gure inguruko hegaztiak ugaltzen ari dira. Euren kantuen bidez soma liteke hori. Egunsentian edo ilunabarrean txoriek gurean duten kantu festari erreparatu besterik ez dago. Somatu duzue? Erreparatu diozue honi? Mikel Olanok uste du Afrikara joan beharrik ez dagoela, Euskal Herrian bertan bioaniztasuna dugula eta hori hegaztiek ere erakusten dutela. 200 hegazti ingururen kantua idenfikatzeko gaia da eta dakien hori besteei erakusketako txori kantuen inguruko txangoak eskaintzen ari da. Gurera hurbildu da gaur Mikel Olano basozain eta ornitologoa.