Libertatea edo segurtasuna, egin behar dugun hautua, omen…Maltzurkeria horri zer erantzun emaiten diote herritarrek ?  Deus gehienek. Beste batzuek hauxe diote : « Nik ez dut deus gordetzeko, beraz berdin zait ». Hautu makiabeliko horren aurrean, Xarlo Etxezaharretak Benjamin Franklinek zioena oroitarazi digu : « Libertate murriztea onartuko duenak segurtasun gehiago ukaitea ez ditu lortuko ez bat ez bestea ! » Gizon hau 18. mendean bizi izan da. Edota Martin Niemeuller  protestant artzainak antzeko egoera bainan beste garai batean esandakoa: “Komunisten xeka jin direlarik ez dut deus erran, ez nintzan komunista Zindikalisten xeka jin direlarik es dut deus erran, ez nintzan sindikalista Juduen xeka jin direlarik ez dut deus erran, ez nintzan judua Katolikoen xeka jin direlarik ez dut deus erran, ez nintzan katolikoa Gero nere bila jin dira eta ez zeon nehor ihardokitzeko…”