Duela sei urte eta erdi berak sortutako Gaurko hitza blogaz hitz egin digu Maite Goñi irakasleak. Helburua pixkanaka eta egunero euskarazko hitz bat ikastea da, hiztegia hobetu ahal izateko. Egunero euskarazko hitz bat argitaratzen du Goñik bertan, eta hitzari buruzko informazioa ematen du, hainbat hiztegitan arakatu ondoren. Horrez gain, hitz jokoak ere topa litezke webgunean.