Igorreko Bonifazio Arandia “Fasio” musikaria Bizkaiko herri musikako soinujotzaile esanguratsuenetako bat izan zen. Euskal dantza eta kultura lantzen, ikertzen, sustatzen eta zabaltzen trebatu den Aiko taldeak musikari arratiarrari buruzko “Fasioren Mendea” disko liburua kaleratu zuen eta sarean ipini ‘Fasio’ri buruzko hainbat material idatzi, audio, ikus-entzuteko eta irudiak. Zabalpenaz gainera, “Dantzan Fasiogaz” ikastaroa antolatu dute biharko Bilbon EHUko KulturBasque-rekin batera. Aiko taldeko Sabin Bikandik eman dizkigu xehetasunak.