Ostiralen honetan amaitzen da Fracking-aren kontrako Herri Ekimen Legegileari zuzenketak aurkezteko epea eta ondorioz, fracking-aren eztabaida ere oso presente izango da hauteskunde kanapian honetan. Gainera, Fracking-aren aurkako plataformek dei egin diete herritarrei botoa ematerakoan alderdiek eta hautagaiek fracking-aren inguruan duten posizioa kontutan hartu dezaten. Honetaz guztiaz hitz egin dugu, Mikel Otero eta Estitxu Villamorrekin, Arabako eta Gipuzkoako Fracking Ez! plataformetako kideekin, hurrenez hurren.