Bagera euskalzaleen elkarteak antolatuta, Donostiako hautagaiekin mahaingurua egin zen atzo Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertan izan ziren Plaz! hautagaitza feministako Josebe Iturrioz, Irabazi Donostia koalizioko Sabin Zubiri, EAJko Miren Azkarate, PSEko Duñike Agirrezabalaga eta EH Bilduko Juan Karlos Izagirre. Galdera bakarra izan zuten guztiek: Zein da zuen hizkuntza politika?